[Berritako] Fw: Unai Hernandez Santurtziarra atxilotu dute Baionan, Espainiaren esku uzteko.

Pititako Informatzen info at pititako.net
Thu Jul 10 19:28:57 CEST 2008


----- Original Message ----- 
From: <santurtzi-tkt at euskalerria.org>
To: <Recipient List Suppressed>
Sent: Thursday, July 10, 2008 4:18 PM
Subject: Unai Hernandez Santurtziarra atxilotu dute Baionan, Espainiaren esku uzteko.


       Unai  Hernandez iheslari politikoa  atxilotu dute
Baionan.
 GAUR  OSTEGUNA. MANIFESTAZIOA. 20:00etan - Santurtziko
Parkean.
 Arrestado en Baiona el santurtziarra  Unai Hernández.  Unai
 Hernandez está imputado en el sumario 18/98, pero no fue
juzgado. El juez pide  15 años de prisión para él. Podría
ser entregado al estado español en las  próximas horas.
 Unai  Hernandez Sistiaga iheslari politiko Santurtziarra
atxilotu dute gaur Baionan.
 Entzutegi  nazionalak Unairen aurkako Euroagindua kurtsatua
zuen, EKINeko kide izateaz  akusatua. 18/98 epaiketan 15
urteko zigor eskaera burutzen diote. Euroaginduaren
ondorioz pasa den otsailaren 14an atxilotu zuten, eta aske
geratu zen. Hala ere  Pau-ko epaitegiak Martxoaren 11-n Unai
espainiaratzeko erabakia hartu zuen.
 Hurrengo  orduetan espainiaratuko dutela aurrikusten da.
  Salaketa
 Gogor  salatu nahi dugu frantziar estatuak euskal
independentismoarekin amaitzeko  estrategia errepresiboan
jokatzen duen papera. Bizi dugun gatazka politikoa eta  bere
ondorioei modu demokratikoan aurre egin beharrean bide
errepresiboen aldeko  hautua egiten du. Kasu honetan, ez
dute zalantzarik egin Espainiar estatuan  ezker
abertzalearen aurkako salbuespeneko sorgin ehiza
judizialarekin kolaboratu  eta militante independentistak
Espainiara entregatzeko orduan. Horrelako  neurriekin euskal
herrian salbuespen egoera mantentzen du frantziar estatuak
ere. Euskal independentismoarekin amaitzeko bidean guztiak
balio du lema ondo  barneratua du Frantziar estatuak. Euskal
iheslarien aurkako jazarpenak eta bide  errepresiboen aldeko
apustuak ez dute gatazka politikoa konponduko, azken 30
urteak ikustea besterik ez dago.
 Gure  aldetik dei bat burutu nahi diegu euskal herritarrei,
errepresioaren aurka  mobilizatzen jarraitu daitezen. Bizi
dugun salbuespen egoerari aski da! esan  behar diogu.
Iheslarien aurkako jazarpenaren aurrean aski da! Unai askatu
  15 urteko zigor eskaera du. Unai ez dago epaitua. Hurrengo
orduetan  espainiaratuko dutela aurrikusten da.

 -  Manifestazioa: UNAI ASKATU, ERREPRESIORIK EZ. Gaur,
uztailaren  10an. Osteguna. 20:00etan. Santurtziko parkean.
Hoy 10 de Julio a las 20:00h.  desde el parque de Santurtzi.






More information about the Berritako mailing list